Alto de SalerasEnviado por zuriain el 2020, Julio 13 - 11:18.
![]() Gurutzea errepidearen gainean ©zuriain Ezkaran eta Sierra sakanen artean, Saleras gaina dago. Monte de Arriba eta Borda Larga bezala, bizkar luze bat da mendilerroaren ardatz nagusitik ernetzen dena. Pinudi sarri batek estaltzen du mendiaren bazter gehienak, baina tontorra libre eta garbi egonik, paisaia interesgarria ikusiko dugu bertatik. Horrek eta bide egokiak tontorreraino egoteak txango eder bat segurtatuko digu.
|
![]() |