UrdanegiEnviado por zuriain el 2020, Septiembre 28 - 13:56.
![]() Urdanegi ©zuriain Goñiko goi-ordokia iparraldetik mugatzen dituzten gainak ez dira oso nabarmenak erliebe aldetik: bizkar luze eta gora-behera handirik gabeak izanik, mendizaleek helmuga beharrean, igarobide gisa besterik ez dituzte ikusten. Mendi interesgarriak dira, ordea, batez ere txango laburrak eta zailtasun handirik gabeak egin nahi izanez gero. Ingurua ere edin ederragoa da, larre zabalak baso txikiz zipriztinduta. Urdanegiko gailurretik bi adar ernetzen dira hego-ekialderanz. Iparrekoa Mnediburu du izena, hegoaldekoa Motxope edo Saleras. Azken tntor honetatik lepo sakon batek berezita, Santa Kruz gaina dugu, pinudi txiki batek koroatuta, izen bereko ermitaren hondakinak eztutatzen dituena.
|
![]() |