Abaurrepea-Baigura

Enviado por Xabiaram el 2020, Octubre 11 - 11:06.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Abaurrepea
ABIAPUNTUA Abaurrepea
Esquema Abaurrepea-Asketaldea leizea-Bizkailuze-BAIGURA-Aezkoargain lepoa-Abaurrepea
Relacionados »Baigura (mendi)
Gora-behera860 m
Luzera17 Km
Iraupena5:00 - 6:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Abaurrepea-Baigura
Baigura (1474m) tontorra

(2020-08-14) Egun pasako mendi ibilaldia Euskal Pirineo inguruan.
3 orduko igoera + atsedenaldia + 2 orduko jeitsiera.

Txangoa Aezkoa ibarreko Abaurrepea herrian abiatzen da. Autoa herri inguruan utzi eta Aginaga (Asketaldea) leizera daraman eta ondo markatua eta seinaleztatua dagoen tokiko sendari jarraituko diogu lehen zatian. Hasieran pista hartuko dugu eta gero zelai eta basoan zeharreko sendatik. Honela 50 minututan Aginaga (Asketaldea) leizearen aurrean egongo gara. Bertan azalapen panelak etab. ikusi ahalko ditugu.

Jarraian Bizkailuze (1304m) eta Aginaga (1276m) mendien tontorrera joko dugu pagadian gorako bidean, inguru oso polita da hau ere. Laister aipaturiko bi mendien arteko lepora iritsiko gara, larre zabalgune bat da behiak egoten direna, baina Garaioa-Abaurrepea-Abaurregaina herrien arteko muga dela-eta txarrantxa hesiek zatikatzen dute eremua. Edonola Bizkailuze mendira igoko gara lehenik eta ondoren lepora jeitsi eta Aginaga, azken honen tontorra zapaltzea apur bat zaila da, ez du malda handirik baina sastraka ugari dago. Honekin txangoaren 2. ordua osatuko dugu.

Azkenik eguneko xede nagusirantz joko dugu Baigura (1474m) mendia. Lehenik apur bat jeitsi beharko gara hegoalderantz doan bidetik eta errekara iristean pagadian gora igo beharko gara, 300 metroko desnibela gainditu beharko dugu, bide guztia pago baso handian egiten da, tarte batzuetan malda gogor samarra ere badago. Norabidea errazteko Garaioa eta Abaurrepea herriak bereizten dituen txarrantxa hesia ikusiko dugu tontorrerainoko bidearen zati handi batean. Honela tontor harkaiztsura iritsiko gara, erpin geodesiko handi bat du eta baita mendizale postontzi txiki bat ere.
Gainalde zelaitsu oso eder bat ere badago, ez da handia baina leku aproposa da zerbait jan eta atsedena hartzeko. Honekin txangoaren 3. ordua osatuko dugu.

Itzulera bidea egiteko nik ekialderen dagoen senda erabili nuen Baiguratik Aezkoargain alderako jeitsiera egiteko, pagadi zabalean zehar doana. Aezkoargain aldeko bidegurutzera heltzean eskuinera (ekialdera) hartu behar da eta berehala sartuko gara Abaurreagaina aldera daraman mendiko pista zabal batean. 1 ordu basoko tarte honetan. Basotik irtetzean herri inguruko belardietara iritsiko gara, aurrean Mendizorrotz mendia ikusiko dugu eta honen hegoaldetik doan bidea hartu eta Abaurrepeara daraman errepide aldera joko dugu, hau tarte batez gurutzatu eta herrira daraman pista jarraituko dugu 2. jeitsiera ordua osatuz eta txangoari amaiera emanez.

Imágenes

***

***

***