CavigordoSubmitted by zuriain on 2021, March 3 - 14:50.
Cavigordo ©zuriain Sesma iparraldean, Sobrepeñako harriez gain, Cavigordoko gainak ixten dute ortzemuga. Hegoaldetik ikusita itxura ederra izan arren, mendi gainaldera iritsita ohartuko gara gailur hauek ordoki zabal baten ertza direla. Lurrezko mendiak izanik, higadurak asko erasaten die, eta lurjauziek harrateetara daramatzaten bideak ezabatu egiten ditu, zailtasun eta zirrara puntu bat erantsiz bestela ere oso gain leunak diren hauei. Kontuz beraz, euria egin osteko egunetan.
|