Agaramunda

Enviado por inaxio el 2021, Marzo 14 - 10:33.
Altitud 589 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.568011, Y.4758070
WGS84 42.970374 N, -2.167300 E.
Nombres alternativos Agamunda, Amunda
Puntos de partida Urkullaga mt. (Ataun), San Gregorio (Ataun), Ergoiena (Ataun), Aia (Ataun).
Cerca Santa Isabel eliza, Larruntza burdinola, San Gregorio eliza, Zelaibar jauregia.
Provincia Ataun.
Categorías .
images
Agaramunda
Tontorra ©inaxio

Mendi apala da Agaramunda, baina oihartzun handia izandakoa, Mariren leizeetako bat gordetzen duelako bere hegietan. Ataungo Urkullaga mendatearen Mendebaldean nabarmentzen diren bi muinoetako bat da Agaramunda, eta bere parez pare dagoen Mallaburu edo Mugarrikogañe muinoa metro batzuk gehiago izanagatik, ez dio hari itzalik egiten. Pinudi gazte batek estaltzen du tontorraren Mendebaldeko hegia eta nahiko txukun dagoenez (2021ko martxoa) erraz igo daiteke alde hartatik, Ataun aldetik nahiz Urkullaga mendatetik datorren GRaren arrastoa baliatuta gerturatuz gero, Mendiurkullu baserrira jaisten den bizkarretik gora. Mugarri bat dauka tontorrean, bere izenarekin, eta Ekidaldera zabaldutako ikuspegi zabala.

Joxemiel Barandiaranen paperetan aipatzen den leizearen berririk ez dut ikusi oraingo mapa eta katalogo espeleologikoetan. Mendebaldeko hegiko zabalune batean dagoela aipatzen du hark, baina mapatan ez da halako leku nabarmenik ageri. Ez dakit ez ote den leizea bera ere mitologiako "kontua" baino izango.

Ataungo Turismo zerbitzuak iragartzen duen ibilbideetako bat da ingurua ezagutzeko biderik aproposena, nahiz eta tarte batzuetan nahiko deserosoa izan (eremu pribatuetatik pasatzen da tarte batzuetan eta markarik ez da beste batzuetan).

Mallaburu edo Mugarrikogañeren tontorrean sasia nagusituta dago eta ez dakit merezi duen halako ahaleginik, baina igo nahi izanez gero Agaramunda aldetik igo daiteke oraindik, laharra eta otea ixten ari diren bizkarrean gora eginez, hesiaren paretik. Tontorrean bere izena aipatzen duen esola bat baino ez, elorri arantzatsuz inguratuta.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***









Related nodes