Trancas
Enviado por zuriain el 2021, Octubre 27 - 13:55.
Arbaiungo arroila, Trancasko bidetik
©zuriain
Nafarroako Sitnako mapak ez digu izenik seinalatzen gailur bakarti honetarako. Haraino eramanen gaituen bideak Trancas izena duenez, eta beste orrialde batzuetan gaina ere honela bataiaturik ikusita, Trancas erranen diogu hemen ere.
Uste izatekoa denez, ez da oso gailur ikusgarria, baina Bigozariko pistatik abiatuz gero, ez dugu aparteko zailtasunik topatuko gailur bakarti honetaraino iristeko, bide bat metro eskas batzuetara pasatzen baita.
Askotan gertatzen den bezala, mendi honen interesa ez dago bere punturik altuenean. Trancas menditik hurbil Arbaiungo arroilaren ekialdeko ertz ikusgarria dago, beste aldekoa baino askoz ere ezezagunagoa. Bide batek ia ertzeraino eramanen gaitu, baina azken metroetan borrka pixka bat egin beharko dugu landaretzarekin. Sari zirraragarria izanen dugu zain.
Imágenes
 ***
 ****
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
|