Atxelorri

Enviado por Jose el 2021, Diciembre 15 - 23:23.
Altitud 558 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.518000, Y.4770505
WGS84 43.085178 N, -2.780169 E.
Nombres alternativos Iritxin, Zulaibar, Zabalugarte
Puntos de partida Uribe auzoa
Cerca Nuestra Señora de la Paz ermita, San Justo ermita, Zanburu mendia, San Lontzo ermita, MENDIGANA trikuharria, San Migel ermita.
Provincia Bizkaia, Zeanuri.
Categorías .
images
Atxelorri
Atxelorri ur-jauzia ©Jose

Gorbeiako Parke Naturalaren ertzean kokatuta, ez da batere ezaguna Atxelorri ur-jauzia. Ez da inongo mapatan ageri, eta sarean aipamen gutxi batzuk baino ez ditut aurkitu.

Izena zein duen ere ez dut guztiz argi. Atxelorri eman dut ontzat, errekastoa izendatzeko inguruko bizilagunen ahotan jartzen baitute pare bat orritan. Arroila-jaitsiera webguneetan aldiz, Iritxin izenarekin agertzen da. Eta mapetan beste zenbait izen erabiltzen dira, hala nola, Zulaibar eta Zabalugarte.

Egia esan ez dago ur-jauzi bakar bat. Errekastoak jauzi ugari egiten ditu mendian behera datorrela. Izan ere, oso aldapatsua da mendi magala inguru hauetan. Bi jauzi nabarmen daitezke.

Orri honi kokalekua eman diona, eta argazki eta bideoetan gehien agertzen dena, bietan txikiena da. 20 edo 30 metro izango ditu. Erraza da bertara iristea, baso-lanetarako egindako bide bat beregandik oso hurbil bukatzen baita.

Zertxobait beheraxeago dago ur-jauzi handiena. Urrunetik, Uribe auzunetik adibidez, ikusten den arren, ez dirudi erraza bertara iristeak.

Imágenes


***

***

***

***

***

Related nodes

Bideoak YouTuben

YouTubeko bideo eder hauen bidez izan nuen ur-jauzi honen berri:

Ikusgarriak dira!

Ikusgarriak dira! Ez nituen ezagutzen. Hurrengo euritearen ondoren bisitatzea gogoratu beharko.

Horrela egin dugu guk

Horrela egin dugu guk. Orain dela denboratxo bat nuen buruan, eta azkenengo asteetako euriteen ondoren eguraldi ona iragarri zutenez, ur-jauzia ikustera joateko aukera egokia zela ikusi genuen.