Lizartzeta

Enviado por inaxio el 2022, Enero 17 - 22:49.
Altitud 849 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.600215, Y.4776294
WGS84 43.130890 N, -1.769195 E.
Puntos de partida Zubieta
Cerca ARLEPO harrespila, SORGINZELAIETA harrespila, SAROBE zutarria, IRAZABAL zutarria, DESKARGA 2 trikuharria, DESKARGA tumulua, ARTXINGA tumulua, Iramendi tumulua, PAGAZELAIETA trikuharria, Iramendi mendia, Biamendi tumulua, LEARRA zutarria.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Lizartzeta
Lizartzeta tontorra ©inaxio

Loitzate / Irain eta Irakurri artean luzatzen den bizkar luzeko gain apalenetako bat da Lizartzetarena, baina nahiko nabarmenduta gelditzen denez kate horretan eta bere hegiak asko luzatzen direnez Zubieta aldera, aipamen bereizia merezi du hemen. Zubieta aldeko hegi luze horretan aipagarriak dira Irazabal (Irotzabal idatzita ere ikusten da) aldeko artzaintza paisaia ederra eta bertara iristeko harlosazko bidea, nahiz eta azken hau nahiko hondatuta egon tarte batzuetan. Gailurrean otadia bereganatzen ari den larre eremu bat topatuko dugu, bizkarrera heltzen dena, han pagadiari paso emanez IEko isurialdean. HMko larre eremu horretan Sorginzelaieta toponimoa ageri da idatzita Nafarroako toponimia ofizialean, baina haien arrastorik ez. Bada ibilbide bat oso egokia hemen azaldutakoak ikusteko baliatu daitekeena, berariaz markatutakoa eta Zubietako Udalak sustatua, Aurkidiko itzulia izenarekin.

Imágenes
















































Related nodes