Iramendi

Enviado por inaxio el 2022, Enero 30 - 19:05.
Altitud 1013 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.599475, Y.4778098
WGS84 43.147233 N, -1.777956 E.
Nombres alternativos Biamendi
Puntos de partida Zubieta
Cerca Biamendi tumulua, BIAMENDIKO BIZKARRA trikuharria, BIAMENDIKO LEPOA harrespila, Iramendi tumulua, Loitzate / Irain mendia, LOITZATEKO SOROA harrespila, ARLEPO harrespila, IRAINGO ATAKA harrespila, Arainburu mendia, DESKARGA tumulua, DESKARGA 2 trikuharria, Lizartzeta mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Iramendi
Iramendi gaina ©inaxio

Loitzate eta Mendaur arteko ardatz nagusitik bereizi eta Hegoaldera luzatzen den adarretako batean nabarmentzen da gailur hau, 1000 metrotik gora. Hegoaldeko hegia ez beste guztia pagadiak mendean hartua du; hegoaldeko hegi honetan berriz txilarra, ote motza eta iratzea dira nagusi. Ez du tontorrean mendizaleontzako ikur berezirik, harri pila xume bat baino ez, eta bidezidorren arrastoak ere ez dira nabarmenak. Ikuspegi zabala bai, hego alde honetan. Historiaurreko hainbat lekuko ere badira inguruetan, Biamendiko Bizkarreko trikuharria esaterako. Baina bigarren mailako mendia izatea tokatu zaio aldean dituelako Loitzate eta Arainburu, eta gehienetan Zubietatik haietara igotzean bisitatuko dugu Iramendi, tartean gelditzen baita. Duela gutxi pista zatar batek urratu du bere Mendebaldeko hegia, Loitzateko atakaraino heltzeko (argazkietan ikus dezakezue aurreko bidezidor zaharra).

Imágenes