EkalarbeEnviado por zuriain el 2022, Febrero 4 - 13:47.
![]() Ekalarbe ©zuriain Ekalarbe harriak modu dotorean ixten dute Ameskoako iparraldea, San Martin eta Ekala herrien artean. Ez dira gailur ezagunak, hurbileko Larregoiko ikusgarriagoak ospea lapurtuta edo. Ameskoatik abiatuz gero, ez dugu arazo handirik topatuko, baina gainaldea pixka bat zailagoa gertatuko zaigu: lapiaza batzuetan, pago gazteak beste batzuetan, ez da erraza bidexkak jarraitzea. Hala ere, ez da toki desatsegina, eta berehala eginen dugu aurrera basoan zehar. Gailurrean, ikuspegi ederraz gain, tako geodesiko bat topatuko dugu. Mendebalderago, Aitzurdina harriak topatuko ditugu. Teorian, 4. mailako beste seinale geodesikoa egon behar zuen bertan, Aleman izeneakoa, baina guk ez genue deus topatu.
|
![]() |