Artikutza-Arainburu

Enviado por Xabiaram el 2022, Febrero 4 - 23:32.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zaila
Lurraldea Donostia, Goizueta
ABIAPUNTUA Eskas
Esquema Eskas-Artikutza-Izu-Negusoro-ARAINBURU (1054m)-Beltzuntza-Artikutza-Erroiarri-Eskas
Relacionados »Arainburu (mendi)
Gora-behera1430 m
Luzera26 Km
Iraupena6:00 - 8:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Artikutza-Arainburu
Beltzuntza harrespila

(2022-01-30)
Egun pasako mendi ibilaldia Artikutzako mendialdean.
4 orduko igoera + 1 orduko atsedenaldia + 3 orduko itzulera.

Gaurko txangoa Eskaseko Guardetxeko aparkalekuan abiatzen da. Autoa uzteko toki ona dago bertan.
Hemendik Putrarrita alderako bidea hartu behar da, lehenik senda batetik, gero ibilgailuentzako pistatik ibiliz tarte labur batean.
Tontortxo hau pasa eta Artikutzarako jaitsiera egingo dugu basoan barrena, Atsegin-soro deituriko aldetik, hasieran bide estu samarra eta malda handia dago baina gero zabalagoa da eta ongi seinaleztarurik dago.

Honela lehen ordua osatuz Artikutzara iritsiko gara, bertan Ostatu zaharra eta beste zenbait etxe eta eraikin daude. Berehala Izu alderako senda hartuko dugu ezkerretara eta urtegi zaharraren horma-hesia ondo ikusteko moduko toki batera igoko gara.

Artikutza atzera utzi eta pagadian sartuko gara Izurrizti alderantz maldan gora, bide zabalean. 400 bat metroko desnibela gainditzeko. Gainaldera iristean, belardia nagusituko da eta Izuko lepoan hainbat harrespila ikusiko ditugu, baita beste bat tontorrean bertan ere. 2. ordua beteko dugu jadanik.

Orain mendilerroaren gandorretik jarraituko dugu aurrera, Negusoro helburu dugula, beste ordubeteko tartea. Maldan behera lehenik Izu jeisteko hegoalderantz eta gero Baratxarreko muinoa igoko dugu, bertan harrespila bat ere ikusi ahalko ditugu.
Azken zatia iritsiko gara, eta malda pare bat igo beharko ditugu, ez oso luzeak 200m desnibela guztira, Negusoroko tontorrera iristeko. Lepoan iturri bat ere badago ura edateko. 3. ordua osatuko dugu honela.

Azken txanpan gelditzen zaigu, Arainburu tontorrera heltzea. Lehenik Negusoroko lepotik gora dagoen malda handiko zati belarditsu bat igo beharko dugu Domizko Gainera, 200m inguruko desnibela, lasai hartzekoa. Gero gain hau apur bat jaitsi eta Arainbururako azken zatia igoko dugu. Ia 4 orduko ibilaldia hona arte. Une egokia atsedenaldi bat hartu eta zerbait jateko.

Arratsaldea jadanik eta itzulera bideari ekin behar. Lehen zatian Beltzuntza alderako bidea hartuko dugu, hemen bide erraza dago gandorreko belardian zehar. Beltzuntzako muino txikia igo eta beherantz jarraituko dugu. Laister pago basoan sartuko gara eta bide zabala aurkituko dugu bertan, pista erakoa.
Honela Etzanlekuko bidegurutzera iritsi arte, hemen zuzenean Artikutzara jeisteko bidezidor bat hartuko dugu. Senda estu eta polita pagadian behera.

Artikutzara iritsko gara eta orain Erroiarriko bidea hartu beharko dugu Eskasera igotzeko. Tarte hau apur bat gogorra egiten da, goranzko 300 metroko desnibela gainditu behar da-eta.
Hasieran Aterpetxera daraman pista hartuko dugu, hau pasa eta ezkerretarako senda hartuko dugu Erroiarri errekaren gainetik joanez, malda dago tarte honetan. Gaintxoa pasa eta ur-jauziaren aldera jeitsiko gara, hots ikaragarria entzun daiteke, eta harrizko horma handi bat ere ikusiko dugu bertan.
Gero errekako egurrezko zubi pare bat pasa eta beste igoeratxo bat, azken 100 metroak igoko ditugu Eskaseko bidera irtetzen garen arte. Guztira ia 3 orduko itzulera bidea egina izango dugu jadanik.

Imágenes

***

***

***

***