Monte RedondoEnviado por zuriain el 2023, Enero 18 - 13:12.
![]() Monte Redondo ©zuriain Lerin, Miranda eta Faltzes herriek osaturiko triangeluan, mendialde zabal bat dago, altuera aldetik ez oso nabarmena baina bai ikusgarria eta kontuan hartzekoa eguraldi txarreko egunetan. Mendilerroak ekialdetik mendebaldera zabaltzen dira paraleloan, haien artean lurrezko sakan ederrak utziz. Monte Redondo ez da inguruetako mendirik ikusgarriena, baina tontor bakarti honetatik paisaia oso zabala menderatuko dugu. Inguruan, Carrigas (455m) eta Unson (459m) gainak topatuko ditugu, txangoa luzatu nahi izanez gero.
|
![]() |