LarlaSubmitted by inaxio on 2005, Junio 9 - 22:18.
Tontorra ©inaxio Iparlako harresiaren ekialdean iparretik hegora goititzen den bizkar luze batek osatzen du Larla mendia, Bidarrai, Arrosa eta Baigorri artean. Nahikoa bananduta dago eta bere bizkar soilak ikusmira zabala eskaintzen du noranahi, nahiz eta mendebaldean paisaia ixten duen Iparlako harresi ikusgarria nabarmendu gehien. Larre garbiak hedatzen dira tontorraren inguruetan eta ugariak dira urteetan zehar artzantzak utzitako arrastoak, harrizko hesiak eta bordak batez ere, orain lurra jota gehienak. Ekialdeko isurialde malkartsuan meagintzak ere utziak ditu bere arrastoak.
|