Larrondo

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1703 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.672487, Y.4755629
WGS84 42.931911 N, -0.887488 E.
Nombres alternativos Larrondoa
Puntos de partida Belagua, Mintxate.
Cerca LARRONDO ? tumulua, ? tumulua, ROIZU 2 goiti trikuharria.
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Larrondo
Larrondoko gailurra azken maldetatik ©zuriain

Belagoaren izkin batean dago, mendi handiagoen itzalean, eta badirudi inor gutxi akordatzen dela berarekin. Mendi erraza da, leuna, zorroztasunik gabea, aldamenean dituen Keleta eta Kartxelaren aldean. Behe aldean pinudiz inguratuta dago eta pagadiak ordezkatzen du hau goi aldean. Gainean larre zabalak, izenari dagokion bezala.
Mintxate izan ohi da ibilbide askoren abiapuntua, baina auto ez baimenduen trafikoa debekatu zutenetik, Belagoako ibilbideak aukeratu behar dira Larrondora igotzeko. Gomendagarriena Yeguazeros kasernatik 200 metrora abiatzen dena da, bide markatu baten bidez Lapatia lepora iristen baita. Asolaze kanpinera iritsi baino lehenxeago hasten den bidea da beste aukera: bide markatu batek Ekialterreako lepoan jarriko gaitu 40 bat minututan. Kontuz ibili zenbait mapa eta liburutan agertzen den Beltzako sakaneko bidetik, egun erabat itxita baitago.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

****

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

**

**

Related nodes
[ibilbide] Larrondo, by zuriain