LindusEnviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
![]() Tontorra hegoaldetik ©inaxio Bi estatuen arteko mugan egoteak (izenaren jatorria ere hortik datorkio seguraski) bere kaltea ekarri dio mendi honi, beste askori bezala: tontorra desitxuratuta dauka, gotorleku bihurtuta, lubakiz inguratua. Bertan elkartzen dira iparraldetik datozen bi mendikate luze Pirinioaren ardatzarekin, baina ez da horregatik ingurukoak baino altuagoa. Erdian egote horrek hainbat ibilbidetan sartuta igotzeko aukera ematen du, Girizu eta Mendixurirekin batera, Orreagatik abiatuta, edota Adartza eta Laurinagak osatzen duten kate luzeko tontor guztiekin batera, Hayra aldetik abiatuta (ibilbide luzea oso, joan-etorrikoa izatekotan, baina ederra). Ez du gainontzean tontorrak inongo zailtasunik. Hurbilbide azkarrena Iba
Related nodes
[track] Orreaga .. Lindux,
[ibilbide] Girizu, Urtarai eta Lindus mendiak ,
[track] Orreaga-Lindus-Soldadu Harria,
|
![]() |
Beste cromlech bat?
Inaxio: zuk igotako argazki batean zalantza azaltzen zenuen, cromlecha ote zen. Ba, bai, hori da Atalostiko harrespila.
Eskerrik asko
Egin dut egin beharreko konponketa.