Loitzate / Irain

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1047 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.599013, Y.4779126
WGS84 43.156543 N, -1.783454 E.
Nombres alternativos Loizate
Puntos de partida Arantza, Goizueta, Zubieta.
Cerca IRAINGO ATAKA harrespila, LOITZATEKO SOROA harrespila, BIAMENDIKO LEPOA harrespila, BIAMENDIKO BIZKARRA trikuharria, Biamendi tumulua, Arainburu mendia, Iramendi mendia, Iramendi tumulua, IBINTZA harrespila.
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Loitzate / Irain
Tontorra Mendebaldetik ©inaxio

Ekialdetik begiratuta ez da mendi nabarmena, Mendaurren hurbiltasunak itzaltzen baitu eta Ekaitza dago gero gainera tartean, izen gogoangarriagoarekin eta... eta nekatu egiten dira oinak gainera Loitzatera heltzerako, nahiz eta bidea ederra izan. Mendebaldetik begiratuz gero, ordea, itxura nabarmenagoa du, izan ere berea da Mendaurren hasi eta mendebaldera luzatzen den mendikateko 1000 metrotik gorako azken tontorra. Badu aldamenean beste tontor apalago bat Nafarroako toponimia ofizialean Artikutza izenarekin azaltzen dena (1042 m.) eta, bien artean, Zubieta aldetik bizkarrean gora igotzen den bide zahar baten ataka, Elamako bailarara sarrera ematen duena. Tontorrean erpin geodesikoa eta Baskonia Mendi Taldearen txarlontzi dotorea, aterpe bat irudikatzen duena. Argazki zaharretan horren setatia ematen duen txarrantxazko hesia desagertua da, larrean han-hemenka sakabanatuta ageri dira orain orduko esola zuriak (2022).

Imágenes



***

***

***

***

***

***

***

****

****

***

***

***

****

****

****

***

***

****

****

***

****

****

****

****

****

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

****

Related nodes
[track] Excax .. Excax, by

Loitzate

Asteazkenean lehen saiakera egin eta gero, gaur goizean erdietsi dugu gain bakarti hau. Donostitik hain gertu eta galduta negoenaren sentsazioa nuen.
Goizuetatik Artikutzara doan pistas baliatuz, lakura iristea baliotzen duen atakaraino helduko zarete. Bidegurutzea Goizuetara iritsi baino km 1 lehenago dago, zubia baino lehen eta jauregi eskergaren parean. Jarraitu karretera, geroago pista bihurtuko dena, atakararte.
Ataka igarota berehala hartu eskubira xenda markatua, eta igo gure aurrean dugun gandor gogorra. Berehala berotuko dizkigu hankak.
Bideak hesia jarraitzen du lehen puntara arte, ordu erdi luzean eskuratzen dena. Ez du buzoirik, baina Mendiburu deitzen da (941m).
Hemendik, hurrengo gandorra jarraituz, bukaeran ikusten den hirukotetik eskubikoa da Loitzate.
Panorama ederra izan dugu, Pirinioak antzemanez. Totalera 2 ordu eta 45 min.

Artikutzatik

Artikutza-Ariurdineta-Loitzate-Arainburu-Beltzuntza-Otaran-Artikutza

Artikutza herrizkatik abiatu gara. Bertora kotxez heltzeko Donostiako udalean baimena eskatu dugu.

Artikutza erreka ondoko bidetik aurrera egin dugu Oronozko Zubietaraino. Toki honetan ordura arteko norabidea -HM- aldatu egin dugu, eta Elama errekatik Hrantz abiatu gara. Elama erreka garden eta emaritsuaren lagun dugula heldu gara Goizarin burdinola eta karobiaren aztarnetara. Aurrera egin dugu Labetaraino, karobiaren aztarna nabarmenak bistan ditugu. Pista nagusitik jarraituz toki honetan Mrantz abiatzen gara, beti pistatik barrena. Honaino bidea leuna izan bada, hemen hasten zaigu aldapa.

Arriurdinetaraino eraman gaitu pistak. Langa batek banatzen ditu Eko eta Mko isurialdeak.
Puntu horretan Hrako etengabeko norabidea hartu dugu heziaren lagun eta izerdi franko botarazten gaituen aldapan Loitzate tontorreraino. Eskerrak alde bietara dugun ikuspegia itzela dela -Adarra, Mandegi, Urepel, Eguzkiko Muinoa, Mailoak... alde batera eta Artikutzako basoa bestera- Tontorrerako bidean Belarsoroko eta Iraineko harrespilak ikusi ditugu.

Tontorrera heldu eta hau bista! Baskonia M.T.aren buzoian zer edo zer dagoen begiratu, ikuspegiaz gozatu, eta tontor hori hau ala bestea den eztabaidatu eta aurrera.

Arainburu tontorra, Ibintzako eta Karasuko atakak eta harrespilak ikusi, heldu gara Beltzuntzako zelaira eta harrespilara, berton Irako norabidea hartzen dugu pista lagun dugula.

45\' bat minutu pistatik goazela eta pistak Mra errebuelta haundia hartzen duen tokian, guk gainaldea utzi barik eta bidezidorra hartuz Ira norabidea ez dugu uzten.

Bidezidor honetatik abiatzen gara zuzen-zuzen Artikutza herrizkara.

Guztira, era guztietatko atsedenaldiak barne. zazpi ordu eman dugu.

Juan F. de Atxirika jaunari

saiatu naiz bitan erantzuten zure mezuei, baina zure korreo zerbitzariak buzoia beteta duzula erantzuten dit eta atzera bueltatu. hustu egin beharko zenuke...

> Bi galderekin natorkizue:
> Lehena, Loitzate tontorrera hel daiteke Elama errekatik gora?

bai, igoa naiz ni duela urte dexente. ez dakit bide jakinik dagoen, baina behar handirik ere ez dago egia esan, dena basoa baita, pagadia, eta nahiko garbi dago baso azpia. gogoan dut ni Elamako burdinolara joan (horma zahar batzuk besterik ez dira) eta errekan gora jarraitu nuela tarte batean, eta bizkar bat aukeratu gero, ezkerraldean aurkitutako arrasto bati jarraituz. baina, esan bezala, bide jakinik jarraitu gabe. Elamara heltzeko, berriz, Goizuetatik harrobira igotzen den pista erabil daiteke hurbilbide gisara, Artikutzako eremua ixten duen atakaraino.

Re: Juan F. de Atxirika jaunari

Inaxio, mila esker.
Artikutza aldetik joatekoak gara. Kontatuko dizut egiten dugunean.
Por zierto, bitxia trataera.
Ez adiorik.

loitzate

Mendi honetara beti Goizuetatik igo naiz. Mendi larreak daude zazpirehun metrotik aurrera, eta geratzen diren 348 metroak, ibilaldia gogotik gozatuz, bidezidorrez pixkanaka igotzen dira. Udaran, behiak, behorrak nahiz bettizuak erraz aurki daitezke. Baita ere goitik ikusi daiteken paisajea paregabea da, beheko aldean ezkerrera nahiz eskubira baso ederrak aurkitzen direlarik. Bestalde bideko mendi lepoetan mairubaratza nahiz dolmen ugari aurkitzen dira.
Mendi ederra benetan.