Peñalta

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1243 m
Mendialdea Toloño
Kokapena ED50 30T X.541840, Y.4718300
WGS84 42.614130 N, -2.491162 E.
Abiapuntuak Bernedo, La Horca, Lapoblación, Meano. (N.)
Gertu Santa Teresa ermita, Andra Maria eliza, Okon ermita.
Lurraldeak Araba, Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Peñalta
Tontorra ©Enezubi

Mendi ikusgarria da Peñalta, Toloño mendikateko beste asko bezala. Argazkiak ikusita igotzeko mendi gaitza ematen duen arren ez da hainbesterako. Ertz harrigarri batek eramango gaitu zailtasun handirik gabe Bernedoko mendatetik tontorreraino. Ertz zorrotza izanagatik ez du ez gora-behera handirik ez eta hausturarik eta ertzetik gehiegi aldentzen ez den xenda bihurri batek eramango gaitu tontorraren aurreko ertz zorrotzeraino. Huraxe da pasarterik estuena, baina ez du zailtasunik aldameneko amildegiak eragiten duen ikaraz gain. Hori bai, komeni da harria lehor dagoela ibiltzea. Mendebaldeko gandorra hautsiagoa eta itxura zailekoa da. Mendi gutxi izango da zerrenda honetan halako hormatzarrak eta amildegiak dituena.

Irudiak

****

***

****

***

***

****

***

***

***

***

****

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

**

****

****

***

***

***

***

****

***

****

***

Lotutako orriak
[ibilbide] La Horca .. Peñalta, -k

oketa arroba euskalnet.net

bide hau errezena da. AMILDEGIRIK GABE. bernedo herrian hasi da bide hau. junto a lafuente abrevadero de bernedo,ascendemos junto al cementerio y llegamos al deposito de aguas, ,llegamos a una amplia pista, camino dela madera,12 min, y3 minutos despues ,cogemos una estrecha senda hacia la derecha ,que se interna en el bosque de boj y hayasestrecha senda, bien definida ,con rampas en ocasiones del35-40 por 100,y, llegamos, minuto50desde lasalida, al farallon rocoso,seguimos hacia la IZQUIERDA por estrecha senday enunos 100metros salimos ala despejada zona cimera,100metros mas, con precaucion, pero sin cresterios llegamos al viejo buzon cimero,60 minutos desde laiglesia debernedo.si volvemos por este camino al pueblo con 40-45 minutos sera suficiente. precioso camino ,muy seguro y con gran valor ecologico

Peñalta Bernedotik

Badago beste bide bat, Bernedoko herritik bertatik, bestea bezain ederra eta askoz ere babestuago. Elizatik, hegoalderuntz daraman edozein bidea hartu. Hilerri zaharra eta urbiltegi abandonatu baten ondoan pasatu ondoren, jarraitu aldapa gogorragatik, bidegurutze bateraino. Ezkerrera jo, 'camino de la madera' delakoa hartuz. Puntu honetatik 10-15 minutura, erne, erdi izkututa izaten den cairn batek adieraziko dizu zure eskuinean abiatzen den xenda estu bat. Hemendik aurrera ez dago galtzerik: dana gorantz, basoa zeharkatzen, ertzera ailegatu arte. Segi ezkerrara, beti ertzearen hegoaldeko aldean eta bost minututan buzoian egongo zara.