San PedroSubmitted by inaxio on 2005, Junio 9 - 22:18.
San Pedro ipar-medebaldetik ©zuriain Peñako mendilerroak hegoaldetik ixten du Zangotzako ordokia, Kasedako Bardeak hegoaldean utziz. Peña da mendilerroko gainik altuena, baina mendebaldean, Aragoi ibaiak mendien artean bide egin baino lehen, erliebea berriz ere harrotu eta San Pedro eta Peñas Altas gailur harritsuak altxatzen dira Kaseda herriaren gainean.
|
San pedrorako igoera Galipentzutik
San Pedro mendira (Nafarroa) igotzeko biderik politena hau da: Galipentzu/Gallipienzo herrira joan eta goiko herrira doan bidegurutzea pasata hartu eskuinaldean dagoen bide bat, zubi erromaniko zaharera doana (justu Gallipienzo nuevo herrira iritsi baino piska bat lehenago). Hor utzi kotxea. Zubia pasa (Aragoi ibaia) eta bestaldean zuzen igotzen den pistari jarraiki, pinudi artean, etab. Ekialdera jo, mendiaren ipar magalean. Egur pista hau amaituko denean eskuinera jo, belardian zanpaturik dagoen bidexka batetik: gora eta piska bat ezker, goiko bertze pista bat atzeman artio. Hau ekialdera jarraitu pisten bidegurutze bateraino. Gure eskuinean, izkutaturik, paltsa bat: hortik abaitzen da lepora igotzen den bidexka polita, ezpel eta haritz artetik. lepoan egonik, ezkerretara jo. Guztira ordu bat eta erdi eta bista zabalak. Iparraldean eguraldi txarra eginez oso egokia. Eta gainera, Galipentzu zaharra herriak eta zubiak berak merezi dute bisita.