Soratxipi

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1069 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.603539, Y.4769306
WGS84 43.067526 N, -1.729628 E.
Nombres alternativos Zoratxipi
Puntos de partida Eltzaburu, Labaien, Orokieta.
Cerca LEURZA zutarria, Erroberriko Gaina mendia, Arlengo Harria mendia, Munazorrotz mendia, ZUMARDENA trikuharria, AXEXULUTA tumulua, PITXORTZARKO GAÑA 3 trikuharria, PITXORTZAR 2 erdi trikuharria, PITXORTZAR 1 ekialde trikuharria.
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Soratxipi
Soratxipi tontorra ©inaxio

Uren banalerro nagusiari lotutako mendia, pagadi eta larrez osatutako paisaiaren erdian. Tontorra Bonozorrotz izeneko beste tontor bateraino luzatzen bizkar luze batean dago eta eragozpenik gabe ibili daiteke gain aldean, larre eremu leunetan barrena. Tontorrean erpin geodesikoa eta buzoia aurkituko dituzue.
Bizkar luze honen Ekialdean Leurtzako urtegiak daude, pagadiak menderatutako bailara baten erdian. Oso leku ezaguna da hau aisigune bezala prestatuta dagoelako, sutoki, mahai, iturri eta abarrekin. Asfaltatutako errepide bat heltzen da bertara, Urrotzetik datorrena, eta eguraldi hona baldin bada jende asko gerturatzen da bertara. Informazio bulego bat bada bertan, hango ibilbide aukeren berri ematen duena. Bera da Soratxipira jotzeko abiapuntu egokiena: egoki markatutako PR bide bat bada mendiaren bizkarrera igotzen dena, aipatutako bi tontorren arteko lepora. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero, bada hainbat tontor nabarmen inguruetan, Erroberriko Gaina eta Munazorrotz esaterako, gertukoenak aipatzearren.

Imágenes















***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

****

***

***

****

***

***