Ukerdi

Enviado por zuriain el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 2251 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.683800, Y.4755020
WGS84 42.923790 N, -0.749151 E.
Puntos de partida Belagua, Linza.
Cerca PORTILLO DE LARRA tumulua, HOYA DEL PORTILLO DE LARRA tumulua, Budogia mendia, LA SOLANA trikuharria, Hiru Erregeen Mahaia mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Ukerdi
Ukerdi ©Enezubi

Larra-Belagoako mendikatea Nafarroa eta Zuberoaren arteko mugaren bi aldeetan hedatzen den kareharrizko masa erraldoi bat da. Gainaldea nolabaiteko ordokia karstikoa da, baina hautsita eta arrakalaturik dago, lapiaz zabal (eta deseroso) bat osatuz. Azpialdea, aldiz, zuloz josita dago. Izan ere, munduko leizerik sakonena hementxe dago, San Martingo harpea, 125 kmko korridore sistema erraldoi bat.
Basamortu karstikoa dirudien honetan ordea, hainbat espezie hazten dira, pinu beltza izanik nabarmenena. Ukerdiko erreserba osoan espezie honetako basorik garrantzitsuenetako bat dugu.
Ukerdi mendia Nafarroako zazpi 2000koetako bat da, denetan ezezagunena seguruenik. Bere kokapena, Budogiako harresiak ezkutatuta, Larrako lapiazak defenditurik, txango gehienetatik at uzten du.
Gailur bakarti honetaraino iristeko bideak hiru dira: Linzakoa, Budogiako harresia hegoaldetik inguratuz, Belagako Txokokoa, zail eta luzea, eta Belagoako aterpean hasten dena, aurrekoa bezain nekagarria, baina Linzakoa baino ederragoa.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

***

***

***

****

***

****

***

***

****

***

***

***

***

**

***

***

***

***

***

***

****

****

****

***

****

****

***

****

****

***

***

***

***

***

**

Related nodes

Milesker Zuriain!

Kaixo mendizaleok;
Ukerdiko erreserban ene lehen bisita izan zen (2015-10-09).
Txango luze ta miresgarria, oihan baztergabe barnan eta Ukerdiko "Larra" famatua zehar. Aski zailak dira leku horiek, zahar bidearen (Barétous-Erronkarri?)- luzera.

Belagoa txokoko aparlekutik lehen pista hartu dut eta GRaren markei segitu nuen. Gero erreka (Artaparreta) idorrera sartu behar da, pentze bat zeharkatu debekatua baitzen.
Panel batetik -"RIS 22-Zemeto-Larreria", Antxomarroko harpera bidexka gogortzen da baso ederraren barnean. Harpeko ondotik, malda beti bezain gogorra da.

Bi oren ondotik (aparlekutik), Larreriako lepoa heldu nuen. Bista oso ederra harana "karstikoan", leku oso basa ere...
Lepotik, GRko markak utzi nuen. Eskuinako bidea hartu dut, beti ekialderantz (milesker Zuriain zure konseiluak, webgune hortan!)

Sakan batean barrena ibiliko nuen bizpahiru kilometroz. Kontuz ibili bidea ez galtzeko, kairnek baliosak dira!

Azkenean, la "Hoya del Portillo de Larra" iritsi dut, kairn haundi bat GRaren marka ekin ikusi dut, eta gero hegoaldeko norabidea hartu dut.
Gero ekialdera lehen sakan gora eginen nuen -kairnik gabe- eta pasabide gogor bat igo nuen leporaino. Hortik malda ez da zaila, harkaitz inguratuz gailurrera.

Ikuspegi ederra tontorretik, bereziki "Larra" mendigunean, Budogia- Hiru Erregeen Mahaia, Peneblanque... eta Belagoako bailara.
Milesker berriz Zuriain;
Gero arte