Urdelar

Submitted by inaxio on 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 852 m
Sistema
Location ED50 30T X.582450, Y.4778450
WGS84 43.152437 N, -1.987243 E.
Puntos de partida Berastegi, Billabona, Elduain, Izaskun.
Cerca BASABURU trikuharria, BELABIETA TXIKI trikuharria, MOA tumulua, Arnabar mendia, Santa Krutz ermita, Karobia karobia, LOA trikuharria, LOA 3, 4 ETA 5 tumulua, LOA I tumulua, Goikoetxe karobia, Elduain herria, Santa Katalina eliza, Sorregieta etxe aipagarria, Larre mendia.
Provincia Gipuzkoa.
Categorías EHMK.
images
Urdelar
Tontorra ©Galdos

Tontorra inguratzen duen pinudi trinkoa da mendi honetara joaten denari gogoan gelditzen zaion oroitzapen nabarmenena, izan ere mendia IM-HE norabidean zeharkatzen duen bidezidorrak lawson pinuz osatutako sail zabaletan barrena urratzen du bidea. Eguzkia pinudiaren azpira heltzen ez denez, ez da landarerik ikusten eta udako bero handienetan ere fresko egiten du ilunpe horretan. Pinudia bera da tontorraren inguruan dagoen zer ikusi bakarra, beste deus ikustea galerazi egiten baitu berak. Urrutixeago begiratuz gero historiaurreko zenbait lekuko ikusteko parada izango duzue; bai baitira hiru trikuharri IMko bizkarrean (Loa, Basaburu eta Belabieta Txiki). HEan Larre mendia nahiko gertu gelditzen da, ibilbidea luzatu nahi izanez gero. Ibilbide luzeak egiteko aproposa da, bestalde, Uzturre aldean hasi eta Ipuliñoraino luzatzen den mendikate luze hau, gorabehera txikiak baitaude tontorren artean.

Imágenes

***

***

***

***

***








***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

****

***

***

***

****

****

****

****

**

**

***

***

***

***

***

***

***

***

**

paliza ederra...

Sekulako paliza gaur goizekoa \"lawson pinuen\" mendian. Egia da itsusia dela ez baitu panoramikarik erakusten, baina pinuen arteko ibilbide zirraragarriak eta txangoan zehar izango dugun bakartasunaren sentsazioek beste ikuspegi bat emango digute ziurrenik.
Azkenean Izaskungo auzo tolosarretik ekin diogu martxari eta Belabietako ibilbidearen pista jarraitu dugu (Uzturrerako bidean dagoen panelean, eskubikoa alegia). Pista honek arazorik gabe eramango gaitu ordu batean zehar Belabietako leporaino, markatuta baitago (marka txuri-horiak).
Hemendik aurrera komeriak... Eskubirako joera mantendu muino belartsua ezkerraldeko bidetiki ekidituz. Beste lepora aterako gara, non mugarri bat dagoen. Ekin aurrean dugun aldapa gogorrari, ezkerreko eta eskubiko pistak alde batera utziz. Pinudira sartu beldurrik gabe, nahiz eta baduen berea... Paisaia berriro ere irekitzen da, txabola bat igaro, eta eskubira igo terreno mixtoan. Berriro ere, beste pinudi itxi bat zeharkatuko dugu. Bapatean, ezkerrera begiratu eta zilindroa!!! Gogoz hartu dugu gailurra, egia esan bueltatzeko pentsatzen ari ginen eta. Bi orduko igoera totalera, nahikoa dezente mendi apal batentzat.

Galdera

Jakin nahi nuke zein den mendi honetara igotzeko igoerabiderik motzena. Ez da gidaliburuetan agertzen eta askotan pentsatu izan dut Izaskundik joatea luzeegia izango dela, Uzturreren gandorra jarraituz. Elduaindik apika?
Mil esker erantzunengatik.
Ez adiorik

Ikuspegirik gabe

Mendi honetan gailurra pinuaz beterik dago. Ez dago inungo paisaia ikusteko aukerarik. Halaere, Lawson pinuak tartean doan bidea oso erakargarria da.