ARROLAMENDI I tumulua
![]() 6 ©inaxio DescripciónTumulua 25 m. diametrokoa I-H eta 22 m. E-M, eta 1 m. altuera. Bertako hareharriak. Bere arkitektura, indusketan zehar azaleratu denez, horrelakoa zen: Erdialdea, toki altuena, azalera zelaitu bat zen, zoruan horizontalki etzandako harlosaz estalirik zegoena (bere erdialdeak aintzinako bortxakeraren baten arrastoak zeuden). Toki hori inguratuz, ttonttorraren hegaletan, angelu agudoan, monumentuaren erdialderantzko norabidean eta bata bestearekin mihiztatuta harlosa haundiak okertuta zeuden. Bere ertza harkosko haundi bertikal tinkatuz osaturiko peristalito batez mugaturik zegoen. Azkenik, kanpokaldeeneko zonaldean, horizontalki ezarritako harlosatxoz osaturiko eraztun bat (1,20 m. zabalerakoa) zeukan.
Fuente: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).
|
![]() |