AITZAZATE trikuharria
-- ©irundarra LocalizaciónAitzazate tokian, Polipaso baserritik 1.700 m.tara pistaz, honetatik 20 m. ezkerretara eta Donostia eta Usurbil udalen muga egiten duen alanbre-hesitik 2 m.tara. Tontortxiki tumulua 300 m. Mendebalderantz dago. DescripciónTrikuharria. Tumulu zirkularra 8 m. diametrokoa, eta 0,75 m.tako altuerakoa bere IMko arkuan eta 0,25 m.takoa Ekialdean. Erdialdean, zutik dagoen harlosa bat nabarmentzen da, barnekalderantz okertua, 1,05 m. luzerakoa eta 0,18 m. lodierakoa, 70ºtako norabidean. Honetatik gertu, Ekialderantz, tumulu gainean etzanda antzeko neurriko beste harlosa bat dago. Bertako hareharriak. I. GAZTELUk aurkitu zuen 1983an. Ez da industu. Fuente: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).
|
Eremu pribatu batean dago,
Eremu pribatu batean dago, hesiz inguratuta, izen bereko harrespila bezala. Errepidearen bazterreko hesitik ikus daiteke seinalea, baina ez dago bertatik bertara ikusteko sarbiderik.