TRIKUAIZTI I tumulua

Tipo Tumulua.
Zona MURUMENDI.
Secuencia cultural Kalkolitikoa.
Descubrimiento J. Zufiaurre (12-1978)
Ubicación
· Alt.: 605 m.
· WGS84 43.088171 lat., -2.240278 long.
· ED50 30T X.561942, Y.4771095
· Ubicación exacta (~25m)
Cerca TRIKUAIZTI II tumulua, San Martin eliza, San Gregorio ermita, MANDUBI ZELAIA trikuharria, Kizkitza ermita, San Sebastian eliza.
images
TRIKUAIZTI I
Túmulo Trikuaizti I (Septiembre 2015) ©campoarrondo

Localización

Mandubiko benta eta gainetik 425 m. EIErantz, Kanteralde menditik HMrantz dagoen zabalgune batean. Trikuaizti II tumulua 17 m. IIMrantz dago.

Descripción

Tumulua, 15,5 m. diametrokoa I-H eta 17,5 m. E-M eta 0,60 m.tako altuera erdian, bere itxura haunditzen duen berezko tonttortxo baten gainean eraikia dago. Honen hegalak harkoskoz eta bata bestearekin mihiztatu eta erdi-rantza okertuta dauden harlosaz estalirik daude. Gailurrean, zelaitsua, harkosko etzanak azalera lau bat eratzen dute. Hauek, neurriz erregularrak, monumentuaren azaleneko harritxingarrezko kapa batez estalirik daude. HEko kuadrantean, soilik harri txikiz eratutako igarobide bat zegoen, periferiatik tumuluaren erdiraino, HM-IEko norabidean, iristen zena. Monumentuaren periferia peristalito batez, lurrean sartutako harkoskoz eratua, inguraturik dago. Kanporantz harkoskotxozko eraztun bat du, agian soilik goitik behera eroriaren ondoriozkoak.
Tumuluaren erdian ganbara trakets bat dago, gandur bikoitz gisara tonttorra HE-IMrantz zeharkatzen dituzten bi estratu tupatsu tartean. Ganbara kareharrizko harlosatxoz eratuta agertzen da. Hauek esparru errektangular bat (E-Mko norabidea du bere ardatz nagusiak) mugatzera besterik ez dira iristen, euren gainean okertuta (babestuaz) dagoen basaltozko beste haundi batekin.
Tumulua bertako basaltoz eraikia dago; ganbara mugatzen dituzten harlosak inguruko kareharrizkoak dira.

J. ZUFIAURREk aurkitu zuen 1978an. Handik denbora gutxira lapur-miaketazulo bat egin zuten, ganbara zati bat hondatuz. A. Armendariz eta J. A. MUJlKAk industu zuten 1981-82an, eta 1983-84ean azken honen zuzendaritzapean. Tumuluaren ekialdeko erdia, industua eta partzialki berreraikia izan zen. Gaur egun, ganbara eta tumuluko gainontzeko egitura ezberdinak erakusten ditu.

Fuente: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).

Imágenes

***

***

***




Kokapena zehaztu dut b5m

Kokapena zehaztu dut b5m zerbitzukoa erabiliz. Zenbait kilometrotako okerra zegoen aurreko datuetan.