Localización
Basateko bizkarrean, bere hegoaldeko muturrean. Oianleku N. harrespil-multzoa 100 m. HHErantz dago.
Descripción
Sei harrespildun multzoa. Bertako granitoak eta arbelak.
1.- Harrespila. 3,50 m. diametrokoa. Agerian dauden 13 lekukok osatzen dute, 0,18 m. altuerako bat azpimarragarria delarik.
2.- Harrespila. 2,50 m. diametrokoa. Agerian dauden
5 lekukok osatzen dute, 0,15 m.ko altuerako bat azpimarragarria delarik.
3.- Harrespila. 8 m. diametrokoa. Agerian dauden 10 lekukok osatzen dute, 0,45tik 0,20 m. tarteko altuerako
6 azpimarragarria direlarik.
4.- Harrespila. 3 m.ko diametroa I-H eta 5 m. E-M. Harkosko txiki ugarik osatzen dute, 0,40 m. altuerako bat azpimarragarria delarik.
5.- Harrespila. 4 m. diametrokoa. Harkosko txiki ugarik osatzen dute, 0,25 m.ko altuerako bat azpimarragarria delarik.
6.- Harrespila. 4,70 m. diametrokoa. I-H eta 5,70 m. E-M. Agerian dauden 11 lekukok osatzen dute, hauetatik 0,18 eta 0,10 m. altuerako bi azpimarragarriak direlarik. altuerakoa.
L. PEÑAk (1960) 6 harrespil aipatzen dituen tokian, gaur egun soilik 5 bereiz daitezke. 6 zenbakiarekin katalogatzen dugun harrespila multzo nagusitik 75 m. IMrantz kokatzen da. Ez da indusketarik egin.
Fuente: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).