LANDARBASO II trikuharria
9 ©Iñigo Txintxurreta LocalizaciónIgoin mendian, Landarbaso baserritik 280 m. HErantz. Landarbaso I trikuharria baserri horretatik 80 m. HMrantz dago, Igoingo Lepua I trikuharria 230 m. Hegorantz. DescripciónTumulua 8,50 m. diametrokoa eta 0,10 eta 1,80 m. tarteko altuerakoa, diferentzia lur-zoruari zor zaiolariak. Tumulua izan zenaren arabera (zati bat moztua du) ganbara deszentratua dago Hegorantz. Hau hiru harlosaz eratua dago, bi albokoak, ia lurrean agertzen ez direnak, eta bat isturakoa IEan, kanporantz okertua. Aurkikuntzaren momentuan, estalkia izan zitekena, gaur egun desagertua, ganbaratik 5 m.tara zegoen, IMrantz eta harrimeta ertzean, bi zatitan hautsita (1,40x1,30x0,45 eta 0,80x0,75x0,35 m.takoak bata eta bestea). Norabidea 30ºtakoa da. Bertako hareharriak.
L. del BARRIOk aurkitu zuen 1977an. Ez da industu. 1983an, baso-pista berri bat irekitzerakoan tumuluaren harri-meta moztu zuten iparraldeko arkuan eta estalkia izan zitekenaren bi zatiak desagertu eragin zituen. Fuente: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).
|