Localización
Arleorko Zabala lepoan, Trintxalekuta eta Arleorko haitz tartean. Aballarri-trikuharria 300 m. EHErantz dago.
Descripción
Lau harrespil dituen multzoa. Bertako hareharriak.
1.- Harrespila. Diametroa 3,50 m.takoa I-H eta 3,60 m. E-M. Agerian dauden 18 lekukok osatzen dute, 0,26 eta 0,12 m. tarteko altuerako 10 azpimarragarriak direlarik.
2.- Harrespila. 5,70 m. diametrokoa. Agerian dauden 18 lekukok osatzen dute, 0,32 eta 0,15 m. tarteko altuerako 10 azpimarragarriak direlarik.
3.- Harrespila. Diametroa, 5,40 m.takoa I-H eta 6 m. E-M. Agerian dauden 13 lekukok osatzen dute, 0,55 eta 0,17 m.tako altuerako bi azpimarragarriak direlarik.
4.- Harrespila. Diametroa, 4,10 m.takoa I-H eta 4,80 m. E-M. Agerian dauden 14 lekukok osatzen dute, 0,30 eta 0,15 m. tarteko altuerako 10 azpimarragarriak direlarik.
L. del Barrio eta L. MILLANek aurkitu zituzten 1978an. Ez dira industu.
Fuente: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).