Dianthus

...

Hosto linealak edo lineal/lantzeolatuak, 1-5 mm zabal; zurtoineko hostoen zorroak zabal baino 2,5-6 aldiz luzeagoak dira; braktea orbelkarak, zaharrak direnean marroiak.

...

Urteroko edo bi urtez behingo landareak, ile luze asko dituztenak goiko zatian, batez ere lore-elkartean; petaloek ez dute elkar ukitzen eta orri estu eta luzanga dute, gehienez 3,5 mm zabal; oinaldeko hostoak kamutsak izan ohi dira.

Lorea

Petaloak osoak dira edo hortz motzak dituzte; loraldiaren ondoren kalizak puztuta daude; goiko bi hostoak obatuak edo obatu/lantzeolatuak dira, braktea-antzekoak; oinaldeko hostoak zurrunak eta zorrotz samarrak izan ohi dira.
Kalizak 8-14 mm luze dira eta hortz triangeluar kamutsak dituzte, 1-3 mm-koak eta zabal baino 1-2 aldiz luzeagoak; kalikuluaren brakteak moztuak dira eta bat-batean estutzen dira puntako mukroian; oinaldeko hostoak oso laburrak izaten dira, gehienez 2(3) cm-koak, batzuetan ia triangeluarrak; zurtoinek ez dute oinalde gorrixka.

Lorea

Petalo orria ez dago hain sakonki banaturik, litsek gehienez zabaleraren erdia hartzen diote, eta zatitu gabeko aldea arrautza itxurakoa da; kalikuluaren brakteak pixkanaka estutuak edo ia moztuak dira, luzeraz kalizaren herena gutxienez eta ia kaliza bestekoak gehienez; loreak korinbo ez diren lore-elkarteetan edo banaka daude. Hosto luzeak, 4-11 cm-koak, bigunak eta puntazorrotzak; kalikuluaren brakteak luzeraz gutxienez kalizaren herena eta gehienez ia kaliza bestekoak dira, eta pixkanaka estutzen dira 3-10 mm-ko akumen luzean; petalo-orriak lits luzeak ditu, zabaleraren erdia hartzen diote