Linum

Loreak

Petalo zuriak, azkazal morearekin; lerro-itxurako hostoak, nerbio bakarrarekin, gehienetan latz samarrak, ildokatuak, estu-estu teilakaturik zurtoinen behe aldeetan; 5 mm-tik beherako kapsulak.
Zurtoin dekunbenteak, oinaldean bakarrik zurkarak, 5-20(30) cm-koak; hostoek ertzetan baino ez dituzte ile latzak; 10-20 mm-ko petaloak.

Loreak

Zurtoinek ile zutituak dituzte; hostoek 3-5 nerbio dituzte; beheko hostoek gehienetan 1 mm-tik gorako ileak dituzte, goikoek ertzetan guruin-zilioak dituzte; sepaloek guruin-zilioak dituzte; petalo arrosak (zimeldu ahala urdinera egiten dute).

Loreak

Sepaloak 4-5.5 mm luze dira; kapsula 4-6 mm luze; petalo urdin argiak; haziak 2-3 mm luze dira, arrautza-itxurakoak, eta punta aldean ez dira mehartzen; landare bizikorra edo bi urtez behingoa, inoizka urterokoa, normalean zurtoin asko dituena.