Viburnum

Viburnum tinus, San Pelaio ermitarako bidean

Hostoak osoak, iraunkorrak, larrukarak, meheak dira, eta azpialdean ile banaka batzuk dituzte nerbioen gainean; arrautza-itxurako drupak, urdinak
metal-distirarekin edo ia beltzak.

Viburnum lantana, Ilarduia aldean

Hostoak hortzdunak, erorkorrak, bigunak, lodiak dira, nerbio nabarmenak dituzte, eta azpialdean izar-itxurako ilez osatutako feldroa daukate; arrautza-itxurako drupak, zapalak, hasieran gorriak eta heldurik daudenean beltzak.