Ophrys

Ophrys vasconica, Ilarduia aldean

Ile-janzkia purpura-kolorekoa eta zurixka da, urdinduta dagoela ematen du; labeloaren ertza marroia da; espekuluak ertzean zerrenda zurixka edo boli-kolorekoa du, W letraren antzekoa.

Loreak

Labeloa 13-16 mm luze da, zehar-ebakiduran ganbila, ez oso iluna, eta ertzean hori-berdexka; petalo angeluzuzenak, lauak; espekulua pixkanaka desegiten da lorearen eztarriraino heldu gabe; lore deflexuak.

Loreak

Labeloa oso ganbila da edo ia kopa-itxurakoa, konkor oso leunak ditu, eta oinaldean ile laburrak ditu.

Lorea

Petaloak 5 mm luze dira gutxienez, marroiak; labeloa 9-12 mm luze da, bi albo-gingil ditu, nabarmenak, eta ertzean ez du beste kolore bateko zerrendarik.

Lorea

Labeloak lau angelu ditu, ertzean zerrenda horia dauka, -/+ zabala, eta luzakin mamitsuaren gainean ile luze batzuk ditu motots gisara; petalo, sepalo eta braktea arrosak.

Lorea

Labeloa 10-14 mm luze da, eta albo-gingilen gainean ez da mehartzen; batzuetan petaloak zabal eta laburrak dira.

Loreak

Labeloak ertzean 2-6 mm zabaleko zerrenda horia du.