J.M. Barandiaran Ayerbe

Joxemiel Barandiaran Ayerbe

No photo
--
...
MOA

Tumulu zirkularra 16 m. diametrokoa eta 0,60 m. altuerakoa bere erdian. Kraterra (industu aurretik bertan zegoena) ganbara-harlosarik gabea, 5 m.tako diametroa eta 0,40 m.tako sakonera ditu. Oso nahasia, bere materialak ehizako puestoen eraikuntzan izan duen erabileragatik. Tumuluaren alde trinkoena ekialdeko arkua da. Bertako hareharriak.

Dólmen Gizaburua  (Marzo 2019)

2016. urteko urtarrilan Soraluzeko Udalak bi lursail erosi zituen Karakate-Hirukurutzeta mendilerroan, bertan dagoen Gizaburua tumulua babestu eta mendigaineko lurrak bereganatzen jarraitzeko.

2016an Gizaburua tumulua induskatzea erabaki zuten, batez ere aurretik induskatu gabea zelako. Aranzadi Zientzia Elkarteak zuzenduta, bolondres talde batek irailean ekin zion lanari.

...

Tumulu zirkularra 11 m. diametrokoa eta 0,95 m. altuerakoa erdian. Erdiko kraterra 4,40x3,40 m. diametrokoa eta 0,60 m. sakonerakoa da. Indusketan zehar ikusi ahal izan zen monumentu erdian, bertako harkaitzean artifizialki zulatutako potzu bat. Bertako basaltoak.

Arribiribilleta zutarria

3,60 metro luze, 1,70 metro zabal eta 0,40 metro lodi den basaltozko harri-bloke handia da. Hasiera batean trikuharritzat hartu zuten, etzanda zegoelako.

2012 urtetik aurrera Trikuharrien ibilbidea egitasmoaren baitan burutu diren ikerketek zera ondorioztatu dute: Arribiribilletako monumentu megalitikoa zutarria da, eta ez trikuharria, orain arte uste zen bezala. Eskualde arteko egitasmoa da, Elgoibar, Soraluze eta Bergarako Udalek sustatua, Debegesa Garapen Agentziaren koordinaziopean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.