3 harrespi I tumularrez osaturiko multzoa. Bertako hareharriak. 1.Harrespila: tumularra, 6,50 m-ko diametroa eta 0,70 m-ko altuera, bloke erako lekuko ugariz osatua. Beraien artean nabarmentzen dira HE eta IM-ko sektoreetan daudenak. 2. Harrespila: tumularra, 5,50 m-ko diametroa eta 0,50 m-ko altuera, bloke erako lekuko ugariz osatua. Beraien artean nabarmentzen dira IM-ko sektorean daudenak. Inguruan EIE-n, zenbait harri bloke azaltzen dira lurrean sartuak, beste harrespil baten egitura osa dezaketenak.
|