L. del Barrio

Luis del Barrio Bazaco

KAUSO I

Bi harrespildun multzoa. Bertako granitoak.
1.- Harrespila. 4 m. diametrokoa. Ia lur gainean agertzen ez diren 21 lekukok osatzen dute.
2.- Harrespil tumularra. Azaleratze harkaiztsu batean eraikia. Diametroa 7 m.takoa I-H eta 6,50 m. E-M, eta altuera 0,65 m.takoa. Agerian dauden 17 lekukok osatzen dute, 0,25 m.tako bat nabarmentzen delarik.

...

Lau harrespildun multzoa.
Euren egiturak, bertan dagoen alertze-mintegiaren ondorioz oso itxuragabetuak eta hondatuak, denera 45 m. karratuko azalera okupatzen dituzte. Bakoitzaren ezaugarriak eta neurriak zehaztea zaila da, baina badirudi bata beste ukituz edo entrelazatuz eraikiak daudela. Harkosko eta harlosa multzoan 19, 0,13 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak, dira azpimarragarriak. Inguruko hareharriak.

Bere seinalearekin

Trikuharria. Tumulua 8 m. diametrokoa I-H eta 9 m. EM, 0,15 eta 0.70 m. tarteko altuerarekin. Kontserbatzen den tumulu zatian ganbara deszentratua dago Iparralderantz. Hau puskatuta dauden harlosa ugarik antolatzen duten esparru errektangular itxi bat, 2,20x0,80 m.takoa, da. Norabidea 110ºtakoa da. Bertako hareharriak.

Kauso II  harrespila

Bi harrespildun multzoa. Bertako granitoa.
1.- Harrespil tumularra. 7,40 m. diametrokoa eta 0,30 m. altuerakoa. Agerian dauden 16 lekukok osatzen dute, 0,40 eta 0,20 m. tarteko altuerakoak.
2.- Harrespil tumularra. 6,50 m. diametrokoa eta 0,65 m. altuerakoa. Ia lur gainean azaltzen ez diren 17 lekukok osatzen dute.

9

Tumulua 8,50 m. diametrokoa eta 0,10 eta 1,80 m. tarteko altuerakoa, diferentzia lur-zoruari zor zaiolariak. Tumulua izan zenaren arabera (zati bat moztua du) ganbara deszentratua dago Hegorantz. Hau hiru harlosaz eratua dago, bi albokoak, ia lurrean agertzen ez direnak, eta bat isturakoa IEan, kanporantz okertua. Aurkikuntzaren momentuan, estalkia izan zitekena, gaur egun desagertua, ganbaratik 5 m.tara zegoen, IMrantz eta harrimeta ertzean, bi zatitan hautsita (1,40x1,30x0,45 eta 0,80x0,75x0,35 m.takoak bata eta bestea). Norabidea 30ºtakoa da. Bertako hareharriak.

Munerre  harrespila

Bost harrespildun multzoa. Bertako kuartzoak eta granitoak.
1.- Harrespila. 6 m. diametrokoa. Agerian dauden 9 lekukok osatzen dute, 0,60 eta 0,10 m. altuera tarteko 7 azpimarragarriak direlarik. Ez du lekukorik mendebaldeko arkuan.
2.- Harrespila. 6 m. diametrokoa. Agerian dauden 17 lekukok osatzen dute, 0,20 eta 0,10 m. tarteko altuerako 5 azpimarragarriak direlarik. Ez du lekukorik mendebaldeko arkuan.
3.- Harrespila. 5 m. diametrokoa. Agerian dauden 8 lekukok osatzen dute, 0,20 eta 0,10 m. tarteko altuerako 6 azpimarragarriak direlarik. Ez du lekukorik mendebaldeko arkuan.

Arritxulangaña edo Irumugarrietako mairubaratzetako bat

Hamar harrespil eta bi tumulu dituen multzoa. Bertako granitoak.
1.- Harrespila. 6,50 m. diametrokoa I-H eta 7 m. E-M. Agerian dauden 25 lekukok osatzen dute, azpimarragarriak direlarik hamabost 0,65 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak.
2.- Harrespila. 6 m. diametrokoa I-H eta 5,50 m. E-M. Agerian dauden 14 lekukok osatzen dute, azpimarragarriak direlarik 0,30 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak.
3.- Tumulua. 2 m. diametrokoa eta 0,20 m. altuerakoa.
4.- Tumulua. 3,50x3 m. diametrokoa eta 0,15 m. al-tuerakoa.

5

Tumulua 9 m. diametrokoa eta 0,90 m. altuerakoa. Erdiko kraterra 1,50 m. diametrokoa eta 0,45 m. sakonerakoa. Bertako kareharriak.

6

Tumulu zirkularra 8 m. diametrokoa, itxuragabetua eta ia zeharo soildua. Soilik ekialdeko arkuan gelditzen dira hondar batzuk, hemen 0,40 m.tako altuera duelarik. Bertako hareharriak.

...

Zista, 4 harlosak osatzen duten esparru errektangular bat da. Hauetako bat lurretik 0,45 m. irtetzen da; gainontzekoak lurzoru mailan daude. Ez du tumulu edo harrimetarik. Erdiko kraterra 0,30 m. sakonerakoa da, eta bere barnean harri bakar batzuk ditu. Ardatz nagusiaren norabidea I-H da. Bertako hareharriak.