L. del Barrio

Luis del Barrio Bazaco

...

Tumulua 7,50 m. diametrokoa IE-HM eta 6 m. HE-IM. Altuera, bere erdian, 0,50 m.takoa da. Bertako kareharriak.

Linatza tumulua

Tumulua, 7,50 m. diametrokoa eta 0,70 m. altuerakoa. Erdiko kraterrak 2 m.tako diametroa eta 0,50 m. sakonera ditu. Bertako kareharriak.

Urtapotolueta  I

Trikuharria. Tumulua, 8,50 m. diametrokoa eta 0,80 eta 0,60 m. tarteko altuerakoa. Mendebaldeko arkua bide batek mozten du. Erdiko kraterrean, 1 m. diametrokoa eta 0,50 m. sakonerakoa, bi harlosa daude, bata zutik (1,35x0,85x0,28 m.) eta bestea etzanda (1,20x0,70x0,25 m.). Tumulu gainean, IMko sektorean, beste bi harlosa daude etzanda. Bertako kareharriak.

Aitzgain tumulua

Tumulua 10 m. diametrokoa I-H eta 13 m. E-M, eta 1 eta 0,30 m. tarteko altuerakoa. Erdiko zulogunea, 1x0,60 m. diametrokoa eta 0,25 m. sakonerakoa, Ekialderantz zabaltzen da sarbide gisara. Tumulu gainean, HEko sektorean, gainontzekoetan baino neurriz haundigoak diren harriak daude. Bertako kareharriak.

...

Tumulu zirkularra 6 m. diametrokoa eta 0,50 m. altuerakoa bere erdian. Bertako kareharriak.

Túmulo Urtao  (Febrero 2014)

Tumulua, 16 m. diametrokoa eta 1,50 m. altuerakoa. Erdiko kraterrak 4 m.tako diametroa eta 0,30 m.tako sakonera ditu. Kanpokaldean zulogune kontzentriko bat du, 2 m. zabalerakoa eta 0,30 m. sakonerakoa. Bertako kare-harriak.

1

Tumulua, 11 m. diametrokoa I-H eta 9,50 m. E-M, eta 0,30 m.tako batezbesteko altuera. Erdiko kraterra 4x3 m. diametrokoa eta 0,30 m. sakonerakoa. Gaur egun nahastua eta endekatua, batez ere mendebaldeko arkuan. Bertako hareharriak.

2

Tumulua 14,50 m. diametrokoa eta 2 eta 1,55 m. tarteko altuerakoa da. Erdiko kraterra 5 m. diametrokoa eta 0,50 m. sakonerakoa da. Bertako hareharriak. Azken gerrate zibileko trintxeraz inguraturik dago.

3

Tumulua, 7 m. diametrokoa eta 1 m. altuerakoa mendebaldeko arkuan; ekialdeko arkuan 0,35 m.tara jeitsia dago (agian inguruko baserrian harria aprobetxatu zelako). Bertako hareharriak.

Túmulo Tranpaluarri   (Noviembre 2015)

Tumuluak 29 m. diametrokoa du I-H eta 25 m. E-M, eta 2,20 eta 0,80 m. tarteko altuera. Erdiko kraterra 9x8 m. diametrokoa eta 0,15 m. sakonerakoa da. Bertako hareharriak. Zati batean, azken gerrateko trintxeraz inguraturik dago.