J. Altuna Etxabe

Jesús Altuna Etxabe

...
Soroluxeko multzoa

8 harrespileko multzoa

...

Trikuharria. Tumulua 9 m. diametrokoa I-H eta 6,50 m. E-M, eta 1 m.tako gehiengo altuera. Bere gainean 2x0,50x0,22 m. tarteko harlosa (bere ardatz luzeena 125ºtako norabidean) azaleratzen da, okertua eta bi zatitan hautsia. Kareharri tupatsuzko harlosa; tumulua material berdinekoa eta hareharrizkoa da.

...

Trikuharria. Tumulua 7,30 m. diametrokoa eta 0,50 m. altuerakoa. Erdiko kraterreko, 3x1 m.takoa eta 0,35 m. sakonerakoa, alboetako batean, HEan, ganbara-harlosa bat agertzen da, 2,60x0,58x0,35 m.takoa. Bertako hareharriak. Tumulu gainean, ganbararen gertu, Elduain-Urnieta udal-barrutien muga dago.

Beibatariko tumulua

Tumulu jeitsia eta itxuragabetua, 6 m. diametrokoa eta 0,50 m.tako altuerakoa. Bertako hareharriak.

Belkoaineko trikuharria

Trikuharria. Tumulua zeharo nahastua eta itxuragabetua, 11 m. diametrokoa eta Iparraldeko 1,60 m. eta Hegoaldeko 1 m.tara tarteko altuerakoa. Ganbara suntsitua. Mendebalderantz zutik ezarritako harlosa etzan bat ikus daiteke, ganbara eratu ahal izan zutenekin zerikusirik ez zuena. Kraterrean, 1,30x0,60 m.tako harlosa etzan bat eta nahaspilatutako beste batzu daude. Bertako hareharriak. Harrimeta-gainean Andoain eta Aduna udalen arteko mugarria dago.