I. Elizegi Egilegor

Inaxio Elizegi Egilegor

...

Pagadiak inguratutako bizkar batean dago, etzanda, harri txikiago batzuekin osatutako zokalo antzeko baten gainean. Ez da 2 metro baino askoz gehiago eta erditik puskatuta dago. Alde batean puska gehiago izan daitezkeen beste harri batzuk ditu.

Hau da komentarioan aipatutakoa

Atako bailaratik Madotz aldera jaisten den bidearen bazterrean dago, basoan sartu aurretik, ezker aldean, elorri batzuen azpian. Tumulu antzeko batean sartuta dago, baina bere erliebea txikia da oso. Hiru harlosaren ertzak doi-doi ageri dira lur-azalean.