Trikuharri luze itxia. Tumulua 13 m. diametrokoa I-H eta 15 m. E-M, bere iparraldeko arkuan 2 m.tako altuera duelarik eta 1 bere hegoaldekoan. Erdian krater haundi bat du, 1,20 m. sakonerakoa. Bertan ganbara aurkitzen da, gaur egun hiru harlosa zutik dituelarik estalkia eutsiz (2,90x 1,60x0,30 m.takoa). Honek bere gainean gurutze bat du grabatuta. Beste bi harlauza barnekaldera eroriak daude eta beste bat tumulu gainean, ganbararen IMra. HEko norabidea du. Bertako kareharriak. Monumentua, Aginaran izenez ere ezagutzen da.
|