B. Gandiaga

Túmulo Orkatzategi  (Mayo 2020)

Túmulo de 5 m. de diámetro.

Aitzgain II trikuharria

Trikuharria. Tumulua: 6,40 m.-ko diametroa I-H eta 6 m-koa E-M, eta 0,40 m-ko garaiera. Lubaki itxurako sakonune bat du erdialdean (1,50 x 0,60 x 0.20 m. sakonera), mendebaldeko ertzeraino iristen dena. Lubakiren barnean eta hegoaldean harri bloke asko azaltzen dira eta Ekialdeko alboan harlauza batzuk etzanda. Guzti hauek ganbararen aztarnak dirudite.

Naturaren omenez

Trikuharria. Tumulua: I-H-ko diametroa 7 m., E-M-ko diametroa 6 m. Osota beheratua dago, ia lurzoruaren parean. Zutik azaltzen diran harlauza eta harkoskor batzuek soilik nabarmentzen dute tumulu hori. Erdialdean ganbara bat soma daiteke, bi harlauza eta harkosko batez osatua. Hauek 0,10 m eta 0,15 m. artean azaleratzen dira I-H zuzenduta dagoen gutxi gora behera laukizuzena den esparru bat marraztuaz (1,30x0,78m.). ganbara hau hondatuta azaltzen da Iparraldeko eta hegoaldeko muturrutan sustraiturik azaltzen diren bi pagoen eraginez. Bertako hareharriak.

Artaso trikuharria

Trikuharria. Tumulu zirkularra 12,50 m. diametrokoa eta 1,40 m. altuerakoa bere iparraldeko arkuan. Hegoaldekoa oso jeitsia. Erdiko kraterra, 4x5 m. diametrokoa eta 0,70 m. sakonerakoa, Hegoalderantz zabaltzen da 2,50 m.tako zabalerarekin, tumuluaren muturreraino. Bere barnean, IMan, 0,80x0,40x0,20 m.tako harlosa bat dago zutik. Bertako hareharriak.

Mugarriaundi zutarria 3

Zutarri prismatikoa, hondarrarrizkoa, zorroztua eta punta laidakatua.
Lurrean etzandako monolitoa. Neurri hauetako harkoskoa da: 5,40 m.tako garaiera eta 0,45 eta 1,20 m. tarteko zabalerakoa; bere batazbesteko perimetroa 2,50 m.takoa delarik. Bertako hareharriak.

Gallerdi tumulua

Tumulua, 7,60 m. diametrokoa I-H eta 8 m. E-M. Bere altuera 1 eta 0,80 m. tartean dabil. Kontserbatzen den tumulu zatian zulogune bat dago, 2 m. diametrokoa eta 0,90 m. sakonerakoa, piska bat alboratua Ekialderantz. Bertako hareharria.