J.M. Arruabarrena

4

Trikuharria. Tumulua: 6 m-ko diámetroa I-H-an eta 7,30 m-koa E-M-an, eta 0,40 m-ko garaiera. Erdian sakonune bat dago laukizuzena, 2,20 x 0,80 m-koa eta 0,15 m-ko sakonera duena, non ganbarako alboko harlauzak aza-leratzen diren oso zatituak I-ra eta H-ra. Horietako baten erdialdea, I-koarena, zutik nabarmentzen da (0,60 x 0,80 m). Ekialdetik ganbara ixten duen harlauza ere nabarmentzen da (0,80 x 0,15 x 0,10). Bertako hareharriak.

Dólmen Amutxanda   (Diciembre  2014)

Trikuharria. Tumulua: 8,50 m-ko diámetroa I-H-an eta 7,60 m-koa E-M-an, eta 0,50 m-ko garaiera I-an eta 0,80 m-koa al M-an. Erdian sakonune bat dago 1,50 x 0,90 m-koa eta 0,30 m-ko sakonera duena, non ganbarako 3 alboko harlauza azaleratzen diren. Horietako bat I-ra, nahiko txikia, apenas azaleratzen dena eta beste 2 H-ra. Azken hauen bistako neurriak 0,70 x 0,40 x 0,07 m.(lodiera) eta 0,95 x 0,45 x 0,08 m (lodiera) dira; lerrokaturik daude, inbrikatuak eta kanpoaldera etzanak E-M-ra zuzenduak.

...

Trikuharria. Tumulua: 6,50 m-ko diametroa eta 0,50 m-ko garaiera E-n eta 0,40 m-koa M-n. Erdialdean sakonune bat du non zutik azaltzen diren ganbarako 2 harlauza. Horietako bat E-n dago(0,70 x 0,45 x 0,15 m.) I-H-ra norabidetua eta bestea M-n (0,80 x 0,60 x 0,15 m.), okertua eta 50°-ra norabidetua. Berauen artean beste zenbait harlauza azaltzen dira etzanak. Azken hauen artean nabarmenena He-n azalean dagoena da, 1,05 x 0,80 x 0,18 m neurtzen duena.

--

Trikuharria. Tumulua 13 m. diametrokoa eta 1,30 m. altuerakoa. Erdiko zulogunetxoan 1x0,16x0,12 m.tako harlosatxo bat azaltzen da, 90ºtako norabidean. Bertako basaltoak.

Arratolagaña trikuharria 2

Trikuharria. Tumulua: 10,50 m.ko diametroa I-Han eta 11 m.koa E-Man, eta 1,15 m.ko garaiera Man eta 1 m.koa Ean. Erdian sakonune bat dago 2,50 m-ko diametroa eta 0,30 m-ko sakonera duena, eta gelditzen den tumuluaren IE-ra dagoena. Sakonune horren barnean ganbararen aztarnak ikus daitezke: E-n zutikako lauza bat (0,70 x 0,40 x 0,07 m) eta beste bat etzana sakonunearen HE-ko koadrantean (1,60 x 1,20 x 0,30 m) albokoa izango litzatekena. Bertako hareharriak.