Ángel Armendariz Martija

Jaizkibel II harrespilak

Bost harrespildun multzoa. Bertako hareharriak.
1.- Harrespila. Ustezko diametroa: 8,50 m. Hamar lekukok osatzen dute, beraietik 6 direlarik azpimarragarriak. Ez du lekukorik HM-IIEko arkuan.
2.- Harrespila. Oso itxuragabetua. Ustezko diametroa: 7 m. Bederatzi lekukok osatzen dute, beraietik 4 direlarik azpimarragarriak. Ez du lekukorik mendebaldeko sektorean.
3.- Harrespila. Ustezko diametroa: 6.50 m. I-H eta 4,50 m. E-M. Zortzi lekukok eratzen dute, beraietatik 5 direlarik azpimarragarriak. Ez du lekukorik IMko sektorean.

No photo

Bi harrespil tangente dituen multzoa. Gaur egun suntsituak.
J. M. BARANDIARANek dionez:
1.- Harrespila. 4,70 m. diametrokoa I-H eta 4 m. E-M. Gutxi altxatzen diren 9 lekukok eratzen dute. Bertako hareharriak.
2.- Harrespila. 7 m. diametrokoa I-H eta 6,90 m. E-M. Gutxi altxatzen diren 20 lekukok eratzen dute. Bertako hareharriak.

Iturrieta  trikuharria

Trikuharria. Tumulua, 10,50 m. diametrokoa I-H eta 8,50 m. E-M, eta 1 m.tako altuera. Ganbara, tumulu erdian dago, bertatik 1,30 m. luzerako eta 0,15 m.tako zabalerako harlosa bat, 110ºtako norabidekoa, azaltzen delarik, eta ia agertzen ez diren txikiago beste batzuk. Bertako hareharriak.

No photo
Beaskin I harrespila