Jose Angel Torres

Gainzabal

Trikuharria. Tumulua: 14,50 m-ko diámetroa I-H-n eta 16 m-koa E-M-n, eta 1 m-ko garaiera. Tumuluaren hondakinen erdialdean sakonunetxo bat dago, eta bertan 1,05 x 0,12 x 0,14/0,06 m lodiera duen harlauza bat azaleratzen da 120°-ra norabidetua. Tumuluaren gainean zenbait zulo ikus daitezke. IE-n paraleloki dauden bi harlauzez osaturiko ganbara dago. Horietako batek, IM-ra dagoena 0,70 x 0,15 x 0,25 m-ko lodiera du eta besteak, HE-n,0,70 x 0,15 x 0,25 m eta 45° okertua dago. Ganbara bertako hareharriekin egina dago eta tumulua berriz, bertako eta inguruko ofita, kuartzo eta hareharriekin.