Trikuharria. Tumulua 12 m.tako diametrokoa I-H eta 10,50 m. E-M, eta 0,75 m.tako altuerakoa Ekialdean eta 1 m. Mendebaldean. Baso-pista batek bere HMko arkua mozten du. Erdiko kraterra 4x3,80 m. diametrokoa eta 0,35 m. sakonerakoa da. IE eta HMko tumuluetako kuadranteetan bi harlosa daude etzanda, ziur aski ganbarakoak, 1,55x0,80x0,17 eta 1,40x1,20x0,23 m.takoak, bata eta bestea. Ganbara-harlosak kareharrizkoak dira eta tumulua kareharrizkoa eta bertako hareharrizkoa.
|