Francisco Yoldi Idoz

DOLMEN  VENTA  DE  ZARATE

Trikuharri labur itxia. Tumulu zirkularra 12 m. diametrokoa eta 0,45 m. altuerakoa erdian. Ganbara, okertutako 5 harlosak, esparru errektangular bat osatu behar zutenek, eratzen dute, haietako bi hautsiak eta erraz berrizta daitezkenak. Gaur egun trapezoidala da eta istura-harlosetako bat bajuagoa da lehio bat gogora arazten duelarik. Ardatz nagusiaren norabidea E-Mkoa da. Bertako hareharriak.

...

Trikuharri poligonala?. Tumulua 12 m. diametrokoa eta 0,55 m.tako altuerakoa bere erdian. Indusketan ikusi ahal izan zenez, aurrez soildu zen bertako ttonttor txiki baten gainean dago eraikita, eta bere IMko sektorean, tumuluaren oinarritzat har daitekeen harlosa etzanez egindako zoru harriztatu bat du. Ganbara, esparru ez-regular bat, 6 harlosaz eratua dago, burualdekoa beste altuenetatik 0,60 m. irtetzen delarik. Ganbara inguratuz, eraztun gisara, zutika ezarritako harlosa txiki sail bat dago. Norabidea 130ºtakoa. Bertako hareharriak.