Grupo ANTXIETA de Azpeitia

Iruarrieta trikuharria 2

Trikuharria. Baso-pista bat irekitzerakoan arras nahastua eta hondatua. Honek tumulua mozten du 110ºtako norabidean eta egituraren erdiraino heltzen da, 9x7 m. diametroko krater bat sortuz. Hondarrak, gelditzen den harri-metan eta pista muturrean pilatuta daude. Gaur egun, tumuluak 30x15 m.tako diametroa eta 2,10 m.tako altuera ditu. Tumulu gainean, hegoaldeko sektorean, 1,20x0,75x0,15 m.tako harlosa bat dago. Hau, monumentua suntsitu aurretik ezagutu zutenek diotenez bere erdian zutik zegoen. Bertako basalto eta kareharri tupatsuak.

...

Trikuharria. Tumulua eta ganbara nahasiak. Tumuluak 13 m.tako diametroa du eta 0,25 m.tako altuera. Hondarren tartean, erdian harlosa bat zutik, 0,50x0,35x0,15 m.koa, agertzen da. Bertako basaltoak eta kareharri tupatsuak.