K. Mariezkurrena

Koro Mariezkurrena

...

Trikuharria. Tumulua 7,30 m. diametrokoa eta 0,50 m. altuerakoa. Erdiko kraterreko, 3x1 m.takoa eta 0,35 m. sakonerakoa, alboetako batean, HEan, ganbara-harlosa bat agertzen da, 2,60x0,58x0,35 m.takoa. Bertako hareharriak. Tumulu gainean, ganbararen gertu, Elduain-Urnieta udal-barrutien muga dago.

Beibatariko tumulua

Tumulu jeitsia eta itxuragabetua, 6 m. diametrokoa eta 0,50 m.tako altuerakoa. Bertako hareharriak.

Belkoaineko trikuharria

Trikuharria. Tumulua zeharo nahastua eta itxuragabetua, 11 m. diametrokoa eta Iparraldeko 1,60 m. eta Hegoaldeko 1 m.tara tarteko altuerakoa. Ganbara suntsitua. Mendebalderantz zutik ezarritako harlosa etzan bat ikus daiteke, ganbara eratu ahal izan zutenekin zerikusirik ez zuena. Kraterrean, 1,30x0,60 m.tako harlosa etzan bat eta nahaspilatutako beste batzu daude. Bertako hareharriak. Harrimeta-gainean Andoain eta Aduna udalen arteko mugarria dago.