Tumuluaren diametroak 11 metro neurtzen du. Arrioranoko gailurrean bertan kokatzen da,bertako buzoia tumuluaren barruan jarrita dagoela. Tumuluaren erdialdean zenbait harrik zista antzekoa osatzen dute eta tumuluaren ekialdean harlauza bat datza.
2 harrespil multzoa. 1.aren diametroak 10 metro neurtzen du eta 13 lekuko dauzka. 7 metro Ekialdera 2. harrespilaren diametroak 8 metro neurtzen du, 26 lekuko dauzka eta erdialdean harlauza bat.