Hernani
Enviado por inaxio el 2019, Marzo 25 - 20:20.
Santiomendi oso mendi ezaguna da inguruetan eta erraza da tontorrera heltzea, porlanezko bide zabaletan gora, autoz joanda. Horren ondorioz jende askok mendia ezagutzen duela uste du, ikusi beharreko guztia ikusia duela. Ibilbide honen asmoa mendiaren beste ikuspegi bat ematea da, bide basati eta bakartiak erabiliz, ahal den neurrian asfalto eta porlanezko bideak saihestuz eta, bide batez, inguruko beste tontor nabarmenenak bisitatuz. Atxurro da horietako bat, badenik ere inork gutxik dakiena, ehiztari batzuk kenduta.
Enviado por inaxio el 2019, Enero 9 - 22:06.
Ibilbidea funtsean SL-Gi 1003 ibilbidea da, Igoringo igoera erantsita (ibilbide ofizialak ez du igoera burutzen). Zailtasun handiena Landabaso errekatik gorako hegian dago, hasieran, zorua oso labankorra baita tarte batean, bustita badago (eta askotan egongo bustita, leku mospela baita). Igoringo lepotik tontorrerako tartea harripilekin markatuta dago, basoan barrena. Aldapa gogortzen doa tontorrera gerturatu ahala, baina ez du aparteko zailtasunik.
Enviado por inaxio el 2019, Enero 6 - 21:45.
PR-1002 ibilbide laburra jarraitzen du arrastoak; marra zuri-horiak jarraitzea aski da ibilbidea osatzeko, nahiko egoki markatuta dago eta ez du aparteko zailtasunik. Hainbat trikuharriren aldamenetik pasatzen da bidea eta merezi du begiratu bat ematea. Ibilbide ederra da bestela ere. Tarterik zakarrena Bidegurutzetako errepidetik Epelara jaisten / igotzen den bidezidorra da eta hori errepideari jarraituz saihestu daiteke.
|
![]() |