Donostia

...

Tumulu oso nahastua, HEko sektorean ezik. Ganbara, kontserbatzen den tumulu zatian deszentratuta dago. Eskuadran dauden 2 harlosak eratzen dute, 0,70x0,10x0,30 m. eta 1,10x0,45x0,20 m.takoak, eta I eta H aldean kokatuak hurrenez hurren. Beste harlosa bat, 1,30x1x0,30 m.takoa besteetatik 2 m. HMra dago. Ganbararen norabidea 90ºtakoa da. Bertako hareharriak eta konglomeratuak.

Iturrieta  trikuharria

Trikuharria. Tumulua, 10,50 m. diametrokoa I-H eta 8,50 m. E-M, eta 1 m.tako altuera. Ganbara, tumulu erdian dago, bertatik 1,30 m. luzerako eta 0,15 m.tako zabalerako harlosa bat, 110ºtako norabidekoa, azaltzen delarik, eta ia agertzen ez diren txikiago beste batzuk. Bertako hareharriak.

Mendizorrotz  harrespila

Harrespila 3 m. diametrokoa I-H eta 3,20 m. E-M. 12 lekukok, harlosa eta harkosko formakoak, eratzen dute, hauetatik 0,30 eta 020 m. tarteko altuerako 9 azpimarragarriak direlarik. Barnekaldean harkoskotxoren bat azaltzen da. Bertako hareharriak.

Dólmen Arrobizar  (Noviembre 2020)

Trikuharria. Tumulua 9 m. diametrokoa I-H eta 8 m. E-Mra. Lur-zoruaren arabera altuera 1,60 m. eta l m. tartean dabil. Harlosa bat azaltzen da, gutxi gora-behera E-Mko norabidearekin. Bertako hareharriak.

Karramiolotz trikuharria

Tumulua 9,50 m. diametrokoa I-H eta 12 m. E-M, eta 1,50 m.tako altuerakoa. Ganbara, tumulu erdian, piska bat barnekaldera okertutako alboko 2 harlosak eratzen duten esparru errektangular bat da. Iparraldekoaren neurriak 1,20x0,25x0,40 m. dira, eta Hegoaldekoarenak 0,80x0,20x0.60 m. Ganbara-zorua 0,80 m.tako sakonerakoa da. Bere norabidea 90ºtakoa da. Bertako hareharriak eta konglomeratuak.