|
|
ANGIOSPERMAE
Obulutegiak 4 hazi-hasikin ditu; braktea arantzatsu eta horztunak; ezpain bakarreko korolak, 3 cm baino luzeagoak, more-zurixkak.
Hostoak 1 m luze dira gutxienez, eta erroseta batean elkartuta daude oinaldean; zurrunak eta lodiak dira, haritsuak eta gehienetan ziztagarriak; zurtoin sendoa; lore zurixkak, 1 m edo gehiagoko luzera har dezaketen panikula handietan. Hostoak oinaldean daude, mamitsuak dira, zurrunak, oso sendoak, puntan eta ertzetan arantzadunak; garak 2 m-tik gorako garaiera izan dezake.
Lorezilak binaka daude, petaloekin txandakaturik; landare papiladunak. Hosto estipulagabeak; loreek 5 lorexaki dituzte.
Loreak ginbail bakun edo konposatutetan elkarturik daude, batzuetan nahikoa estu; fruitu lehorra, heldurik dagoenean 2 merikarpotan zatitzen dena (eskizokarpoa).
Periantoa irregularra da, luzea, hodi-antzekoa, obulutegia baino gorago handituta dago, eta puntaren albo batean luzatu eta zabaldu egiten da mihia eratuz; hosto obobalak, bihotz-itxurakoak, pinatinerbioak.
Lore eseriak, inbolukru-brakteez inguratutako kapituluetan elkartuta.
Landare urtarrak; hosto triketroak, lerro-itxurakoak, denak oinaldean; lore-elkartea muturreko ginbaila da.
Hostorik gabeko landareak; zurtoinak arantzaz jositako giltzarte mamitsu eta hostokarek osatuta daude.
Landare urtarrak, ur-azalean igeri edo urpean bizi direnak, substratuan sustraitu gabe. Zurtoinak eta hostoak ondo bereizten dira; landareak 15 mm baino luzeagoak dira. Hostoak lerro-itxurako lakain askotan banaturik daude. Landareek hosto nabarmenak dituzte eta ez dute xixkurik; loreak ez dira ikusgarriak[ eta ez dituzte aurrekoen ezaugarriak]. Hostoak dikotomikoki banaturik daude eta sarritan lakainak ere bitan banaturik dituzte; lore bakartiak hostoen galtzarbeetan.
Landare urtarrak, ur-azalean igeri edo urpean bizi direnak, substratuan sustraitu gabe. Zurtoinak eta hostoak ondo bereizten dira; landareak 15 mm baino luzeagoak dira. Hostoak lerro-itxurako lakain askotan banaturik daude. Landareek hosto nabarmenak dituzte eta ez dute xixkurik; loreak ez dira ikusgarriak[ eta ez dituzte aurrekoen ezaugarriak]. Hosto pinatikonposatuak, lakain bakunekin; loreak hostoen galtzarbeetako bertiziloetan edo muturreko galburuetan daude.
Landare urtarrak, ur-azalean igeri edo urpean bizi direnak, substratuan sustraitu gabe. Zurtoinak eta hostoak ondo bereizten dira; landareak 15 mm baino luzeagoak dira. Hostoak ez daude lerro-itxurako lakain askotan banaturik. Ur-azalean igeri dauden hosto biribilak, bihotz-itxurakoak, osoak; loreek 3 sepalo, 3 petalo eta 9-12 lorezil dituzte.
Landare urtarrak, ur-azalean igeri edo urpean bizi direnak, substratuan sustraitu gabe. Zurtoinak eta hostoak ia ez dira bereizten; frondeak dilista-itxurakoak, ia esferikoak edo luzangak dira, 15 mm baino laburragoak.
Landare urtarrak, ur-azalean igeri edo urpean bizi direnak, substratuan sustraitu gabe. Zurtoinak eta hostoak ondo bereizten dira; landareak 15 mm baino luzeagoak dira. Hostoak lerro-itxurako lakain askotan banaturik daude. Landareek hosto txikiak dituzte, edo itxura batean ez dute hostorik, eta tapakidun xixku asko dituzte; lore ikusgarriak, horiak, ezpain bikoak.
Landareek ez dituzte ezaugarri horiek guztiak.
Zuhaitza, hosto bakunak, gingildunak, puntan moztuak.
Landare tenteak; periantoa hodi luzea da, oinaldean kaliza-itxurako inbolukruaz inguratua; obulu eta hazi bat lore bakoitzean.
Landare lehortarrak; hosto zapalak, obalak, zurtoinekoak; lore-elkarteak lukuak dira eta hostoen aurrez aurre daude.
Periantoaren lakainak ase daude. Mintz-antzeko estipulak, bat eginda, zurtoina inguratzen duen zorroa (okrea) eratzen dutela; landare belarkarak edo oinaldean zurkarak.
Landare urtarrak; alabarda-itxurako hostoak; hosto-txortenak zorroa eratzen du, eta orria bezain luzea da edo luzeagoa; lore zigomorfikoak.
Landare dekunbenteak; periantoa zatiturik dago ia oinalderaino; obulu eta hazi asko.
Klorofilarik gabeko landareak; hostoak ezkatak dira.
Belarra edo zuhaixka; hosto konposatuak edo bakunak, baina ez puntan moztuak.
Zuhaitzak edo zuhaixkak; loreek 4-5 lorezil dituzte, periantoaren lakainekin txandakaturik. Bastaorratz-itxurako estipula erorkorrak; zuhaixkak.
Loreak arrautza itxurako glomeruluetan daude eta glomeruluok ez dute brakteazko inbolukrurik.
Zurtoineko hostoetako batzuk edo denak bertiziloetan daude, launaka gutxienez.
Lore bakartiak edo zima bakunetan elkartuak; fruitu lehorrak edo drupa-erakoak, lokulubakarrak, hazibakarrak.
Landare igokariak, kiribildunak; hosto iraunkorrak, oinaldean alabarda- edo bihotz-itxurakoak; zurtoinek eta hostoek erantzak izaten dituzte.
Zuhaixkak; loreek 8 lorezil dituzte, periantoaren hodiari 2 lerrotan atxikita.
Landare urtarrak, ur-azalean igeri edo urpean bizi direnak, substratuan sustraitu gabe. Zurtoinak eta hostoak ondo bereizten dira; landareak 15 mm baino luzeagoak dira. Hostoak ez daude lerro-itxurako lakain askotan banaturik. Ur-azalean igeri dauden hosto erronboideak, horztunak; loreek 4 sepalo, 4 petalo eta 4 lorezil dituzte.
Aurkako hostoak; urteroko landareak, adarkadura dikotomikoarekin.
There are currently no posts in this category.
|
|